Mageia 5-ri buruz

Mageia 5 ordenagailuentzako Mageia erkidegoak askatutako GNU/Linux distribuzio bat da. Modu ezberdinak erabiliz instalatu daiteke, Live ISOa edo metodo Klasikoa ezagunenak izanik.

Deskargatu berehala!

Mageia Live ISOa instalazioa hasi gabe erabiltzen saiatu. Argibide hauek erabili Live ISOa CD, DVD edo USB gailu batean jartzeko. Gero hortik Mageia 5 exekutatu dezakezu zuzenean, eta Mageia probatu dezakezu GNOME edo KDE erabiltzaile-interfaze grafikoetako bat erabiliz adibidez.

Mageiarekin esperientzia zoriontsua baduzu, orduan zure Live baliabidea instalatu dezakezu zure disko gogorrean.

ISO Klasikoa Mageia zuzenean instalatzeko modu tradizionala da. Hartu begirada bat Instalatzaile honen dokumentazio osoari.

Mageia 5 hainbat idazmahai kudeatzaile KDE, Gnome, Xfce, Mate, eta Cinnamon barne hartzen ditu.

Biltegi ofizialetan aplikazio asko daude. Mageia Aplikazio Datubasean begirada bat bota Mageia barruko pakete zerrenda osoa lortzeko.

Zer berri?

Mageia 5 ontasun berri ugari dago, gehiegi hemen sartzeko, besteak beste - ikus bertsio oharrak azalpen xehe batentzat.

Bada ezaugarri bat hemen aipatu behar dena. Ahalegin eta denbora asko hartu du, baina merezi izan du. Mageia 5 UEFI onartzen du, horrek esan nahi du, orain are errazagoa dela hardware berrietan instalatzea.

Erabiltzaileei Mageia erabilitzen eta konfiguratzen laguntzeko, eta komunitateari eta proiektuari buruzko informazioa emateko, MageiaWelcome berria gehitu dugu. Automatikoki hasiko da saio bat edozein ingurune grafiko lehen aldiz irekitzen denean.

Mageia testuinguruan

Mageia bai Erkidego baita Linux Distribuzio bat da, Mageia 5 gure bostgarren askatzea da.

Mageia 5 Mageia.org irabazi-asmorik gabeko erakundeak babesten du, onespen eta hautatuatako laguntzaileen gorputz batek gobernatua.

Mageia 5 mundu osoko 100 pertsona baino gehiagok egin dute.

Gure lana gehitzen zaie Linux-ek oro har egindako lanari eta Software Libre-komunitateari. Gure helburua da erregular erabiltzaile, garatzaileentzat eta enpresetarako egin dezagun lan, Mageia-ren osagai bereziak gehituz, komunitateari esperientziarik onena ekartzeko eginda, egonkorrena, fidagarriena eta atsegin bikain guztiz konbinatzea.

Ongietorria ematen diegu laguntzaile berriei, Mageia Erkidegoa osatuko duten talde desberdinetan izango direnak, eta gurekin elkartzera animatzen ditugu.