Gure lizentzien politika-ri buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen .

_: Itzulpen ez-ofizialari buruz hemen abisatu dezakezu


Sarrera

Mageia banaketan eskuragarri dauden sistema eragile eta osagai desberdinei aurrerantzean
"Software Produktuak" izendatuko zaie. Software Produktuak dira, besteak beste, programa multzoa,
sistema eragilea eta Mageia banaketaren osagai desberdinen metodo, araueta dokumentazioa,
eta Mageiaren lizentziatzaile edo hornitzaileek produktu hauekin banatzen duten edozein aplikazio.

1. Lizentzia-kontratua

Irakurri arretaz dokumentu hau. Software Produktuei buruz zuk eta Mageia S.A.k adostutako
lizentzia-kontratu bat da.
Software Produktuak instalatu, bikoiztu edo era batean edo bestean erabiliz, esplizituki
onartzen dituzu eta erabateko adostasuna adierazten diezu Lizentzia honen baldintzei.
Lizentziaren zatiren batekin ados ez bazaude, ez duzu baimenik Software Produktuak instalatu,
bikoiztu edo erabiltzeko.
Software Produktuak Lizentzia honekin bat ez datorren moduan instalatu,bikoiztu edo erabiltzeko
saio oro deuseza izango da eta Lizentziari dagozkion eskubideak amaitu egingo
dira. Lizentzia amaitzean, Software Produktuen kopia guztiak berehala suntsitu
behar dituzu.

2. Garantia mugatua

Software Produktuak eta erantsitako dokumentuak "dauden-daudenean"ematen dira, bermerik gabe,
legeak onartzen duen neurrian.
Mageiak ez du, ezein kasutan eta legeak onartzen duen neurrian erantzukizunik izango,
Software Produktuen erabileraren edo erabiltzeko ezgaitasunaren ondorioz sortutako kalte berezi,
ustekabeko zuzeneko edo zeharkakoengatik (lana galtzea, lana etetea, finantza-galera, epai baten
ondorioz ordaindu beharreko kuotak eta zigorrak edo beste edozein ondoriozko galera barne, mugarik
gabe), Mageia jakinaren gainean egon arren halako kalteak gerta litezkeela.

HERRIALDE BATZUETAN SOFTWARE DEBEKATUA EDUKITZEARI EDO ERABILTZEARI LOTUTAKO ERANTZUKIZUN MUGATUA

Legeak onartzen duen neurrian, Mageia. edo bere banatzaileek, ez dute, ezein kasutan,
erantzukizunik izango herrialde batzuetan, bertako legeek debekatutako edo mugatutako software
osagaiak edo Mageia-ren guneetatik deskargatutako software osagaiak eduki eta erabiltzearen
ondorioz sortutako kalte berezi ustekabeko, zuzeneko edo zeharkakoengatik (lana galtzea, lana etetea
finantza-galera, epai baten ondorioz ordaindu beharreko kuotak eta zigorrak edo beste edozein
ondoriozko galera barne, mugarik gabe).
Erantzukizun mugatu hau Software Produktuetan sartzen diren kriptografia handiko osagaiei aplikatzen
zaie, baina ez da horietara mugatzen.

3. GPL Lizentzia eta Lizentzia erlazionatuak

Software Produktuak hainbat pertsonak edo erakundek sortutako osagaiak dira.
Lizentzia horietako gehienek, beren osagaiak bikoizteko, egokitzeko edo birbanatzeko
aukera ematen dute. Osagai bat erabili aurretik, irakurri arretaz osagai horren
lizentzia-kontratuko baldintzak. Osagaiaren lizentziari buruzko galdera oro osagaiaren
egileari egin beharko zaio, eta ez Mageiari.
Mageiak garatutako programak GPL Lizentziak arautzen ditu. Mageiak idatzitako
dokumentazioa "CC-By-SA" lizentziaren araberakoa da.

4. Jabetza intelektualaren eskubideak

Software Produktuen osagaiei dagozkien eskubide guztiak haien egileenak dira eta software-programei
aplikatzen zaizkien jabetza intelektualaren eta copyriht-aren legeen babesa dute.
Mageiak eskubidea du Software Produktuak bere osotasunean edo zatika aldatzeko,
edozein bide erabiliz eta helburu guztietarako.
"Mageia" eta asoziatutako logotipoak Mageia.Org marka erregistratuak dira.

5. Lege eraentzaileak

Kontratu honen edozein zati epai batek deuseztzat, legez kanpokotzat edo aplikaezintzat jotzen badu,
zati hori kendu egingo da kontratutik. Kontratuaren gainerako atal aplikagarriek ezarritakoa
bete beharko duzu.
Lizentzia eta baldintzak Frantziako legeek arautzen dute.
Lizentzia honetako baldintzei buruzko gatazka guztiak epaitegietatik kanpo konpontzea hobesten da.
Azken baliabide gisa, Parisko edo Frantziako epaitegietara eramango da gatazka.
Dokumentu honi buruzko edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Mageiarekin.

Patente buruzko abisua

Abisua: Software librea agian ez da patenterik gabea izango, eta eskaintzen
den zenbait Software libre patentez babestuta egongo dira zure estatuan. Adibidez:
MP3 deskodetzaileek agian lizentzia beharko dute beste erabilera batzuetarako
(xehetasun gehiagorako, ikus www.mp3licensing.com ). Zure kasuan patente
bat aplika daitekeen zalantzak badituzu, aztertu zure tokiko legeak.